Testu honetan zera azaltzen da, kasketa prozesuaren erronka, Industria gizartetik Ezagutzaren gizartera igarotzea dela; horretarako arrazoiak emanez.
Ezagutzaren gizarterako aldaketaren arrazoi nagusienak aipatzen dira: globalizazio prozesua, informazioaren eta komunikazioaren teknologien eragina, eta ezagutzaren administrazioa.
Hauen eraginez, gure gizartearen gizarte eta kultura arloko ohiturak aldatu egin dira; honen adibiderik esanguratsuena telefono mugikorrak dira, gure komunikatzeko modua aldatu dutelako. Hala ere, Internet agertzea eta erabiltzea iraultzarik handiena izan da.
Internetek belaunaldi berria eta hizkuntza propioa dakar: “software soziala”, tag-ak, blogging-a, podcast-ak, link-ak…
Horregatik, etengabeko ikaskuntza beharrezkoa dela agertzen da gizartearen parte sentitzeko eta aurrerapenak erabiltzen jakiteko ahalik eta baldintza onenean bizi garen gizartean, ez delako nahikoa informazioa gordetzea eta ahoz eta idatziz igortzea. Prozesu honetarako alfabetatze digitala erabiltzen da, irakurtzen eta idazten irakasteko helburua duena.
Alfabetatze digitala lortzeko, pertsonak gai izan behar dira informazioa ezagutza bihurtzeko eta gizarte elementu bihurtzeko; ordenagailuaren erabilera praktikoa ezagutzea, teknologia berrien bitartez eskuratu daitekeen informaziorekin ekintza desberdinak egiteko gai izatea (aztertu, ulertu, aukeratu …), teknologiarekiko jarrera baikorra agertzea eta eguneroko bizitzan teknologia hauekin bizitzea.
Alafabetatze digitala behar bezala lortzeko beharrezko trebetasun eta gaitasunak web 2.0 delakoan daude gure eskura eta gehienak doan izaten dira.
Web 2.0n ikusle izatetik sortzailea izatera pasatzen da, edukiak sortuz, irakurriz,musika entzunez eta gainera elkarrizketak izan ditzakegu. Eskuragarri dauden aplikazioak erabiltzen dira, dinamikoak izateko. Web 2.0-a Tim O´Reillyk eta Dale Doughertyk sirtua dela uste da 2004. urtean.
Weblog eta wikien bezalako edukiak argitaratzeko sistemen iraultza gureganatu ostean, arreta informaziotik meta-informaziora doa.
Web 2.0 sareak ekarpenak egitean dizkio hezkuntzari: edukien banakako ekoizpena, komunitate botereaz baliatzea, tresna sinpleen erabilera bultzatzea ...
E- learning-ak gaur egungo gizartean ikaskuntza ulertzeari eragiten dioten zenbait aldaketa teknologiko sortu ditu:banda zabalerako interneterako sarrera orokortzea (peer to peer), blogak, podcastinga, software askearen erabilera ...
Hala ere, beharrezkoa da informazioaren garapenerako sortua den elkarganatze digitala aipatzea; honi esker ahotsak, datuak eta irudiak aldi berean maneiatu daitezke euskarri elektronikoen bitartez, horrela informazioaren teknologia berriak sortuz.
Etorkizunera begira esan daiteke teknologiak aurrerapenak izango dituzte ere, eta epe labur, erdi luze eta luzekoak sailkatuz.
Nire ustetan, teknologia berrien aurrerapenak oso onak dira, gure bizitza errazten dutelako eta modu horretan gauzak sinpleagoak bihurtzen direlako; hala ere baditu bere alde negatiboak ere.
Alde batetik, aurrerapen hauek gizakiarentzako atzerapenak ere izan daitezke azkenean akomodatu egiten garelako eta beste alde batetik, aurrerapen hauek ulertzeko gai ez dena sare honetatik kanpo gelditzen delako eskegita.
2009-10-27
Ikasketa prozesuaren erronka ezagutzaren gizartean
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)

No hay comentarios:
Publicar un comentario