2009-12-12

Tuentiko izendapena picasaren ordez.

tuentiko aragazkia jartzen dot hemen picasaren arpidetzaren ordez, klasean gelditugarenez hoenk balio duelako.

2009-12-08

Bigarren Blog-aren iritzia.


http://haurrenustiapena.blogspot.com/2008/11/haurren-ustiapeneko-inforamazio.html

izeneko blog-ean sartuta, haurren ustiapenari buruzko informazio asko aurkitu daiteke, osos interesgarria da adibidez, hurren ustiapenaz gaine egoera horretara heltzeko erabilitako ekintzak ere ikusi daitezkeelako, iraultzek, kapitalismoa....

Lotura duen blog baten komentarioa


http://tania-bidaiatzen.blogspot.com/

Helbidean sarturik, "BIDAIATZEN
Hirugarren mundua edo garatu gabego lurraldeak"
izeneko blog-a aurkitzen dugu.
Hemen, hirugarren munduan bizi diren aurren egoerari buruz hitz egiten du egilek eta argazki batzuk jartzen ditu egoera hobeto ikusteko, Afrikako, Cubako... eta beste hainbat herrialdetako egoera azaltzen du.

2009-12-03

Ume militarrak

Hamazortzi urte baino gutxiago duten pertsonen militantzia edo edozein talde armatuan sartuta daudenak edozein kondizioan, bai egoera legalean eta ilegalean, herriaren arabera.
Elkarteak
SAVE THE CHILDREN
Laguntza erakundeetako sareko- orriak:
El mundo.es
Unicef
ECPAT
Peace
Crin
FAPMI
Asociacion Adeco
….

Zertarako
Gudetan haien zerbitzua emateko:

•BORROKARAKO
•SUKALDATZEKO
•ESPIATZEKO
•MEZULARI MODUAN
•ESKUDO MODUAN
•PROPAGANDA EGITEKO


Ondorioak

Kaleko ume asko desagertzen dira organoen trafikorako erabiltzen dituztelako
Irabazi asko ekartzen ditu umeak esplotatzea, material merkea da
Eskaria dagoen bitartean eskaintza egongo da
Adopzio ilegalak umeen trafikoa bultzatzen du
Pobreziagatik umeek lan egiten dute oso egoera tzarrean eta inork ez da kezkatzen
Emakumeak dira gehienbat derrigortuak prostituitzeko
Dakigunbaino askoz ume gehiago daude lan egiten edo militantzian sartuta.
HAURREN ESPLOTAZIO LABORALA

•Haurren hezkuntza galarazten duen lana
•Osasun mentala eta psikikoa mehatxatzen duen lana
•12 ordu gainditzen dituzten lanaldiak
•Dignitatea eta autoestima kaltetzen duen lana

Sailkapena

•Etxeko zerbitzua
•Morrontza
•Esplotazio sexuala
•Industria eta landaketa
•Kaleko lana
•Familian


Zergaitik

•Kulturalki eta politikoki onartuak izateagatik
•Globalizazio ekonomikoagatik
•Urbanizazio eta pobreziagatik

Ondorioak

•Osasun ondorio txarrak
•Heriotz goiztiarra
•Pobrezia
•Analfabetismoa
•Min psikologikoa
•Helduentzako mehatxua

Kopurua

•246 milioi haur inguru munduan
•¾ (171 milioi) arriskuan lan

Umearen eskubideak

•Berdintasunaren eskubidea
•Garapen sozial, mental eta psikologikoaren babesaren eskubidea
•Nazionalitatea eta izen bat izatearen eskubidea
•Elikadura, etxebizitza eta osasun neurri egokiak bai ama eta bai haurrarentzat
•Hezkuntza izateko eskubidea
•Dohaneko hezkuntza eta jolasak gozatzeko eskubidea
•Zorigaitz baten aurrean laguntza jasotzeko lehena izatearen eskubidea
•Esplotazio eta abandonuaren kontra izateko babesa
•Solidaritate, adikuntza, laguntasun eta justizian hazteko



konponbideak

•Derrigorrezko hezkuntza egokitu eta indartu
•Mobilizazioa jokabide sozial berriak sustatzeko eta gobernuari presioa egiteko

Haurren esplotazio sexuala

JATORRIA

Haurren abusu sexuala; haien baimen gabe nagusi batek eginiko ekintza sexual bortitz guztiei dagokie.
Betidanik egon da beste kulturetan horrela dela konturatu ez arren.
Abusu hauek familia barrukoak edo kanpokoak izan daitezke. Barrukoak intzestutzat artzen dira.

Abusu faseak:

Abusua hiru fasetan bereiz daiteke:
Sedukzio fasea: haurra erakartzen du bortxaketa gertatzeko opari eta jokoen bidez.
Interakzio sexual bortitzaren fasea: Bortxaketa unea.
Isilpenaren eragina: abusatzaileak, gehienetan mehatxu bidez, haurra isilpena bermatzen du.

Haurren prostituzioa

Gehienetan emakume prostitutak bilatzen dituzte haurrak eta gero proxeneten esku uzten dituzte, hauek eta bezeroak, gehienetan gizonak, hauekin nahi dutena egiteko.
Gero eta gazteago hasi prostituzioan. Honen zergatia sexu turismoa da.(Pornografia erabiltzaileak gehiengoa EE.UU), (Sexu turista gehien Alemanian) eta (Haur prostituzio gehien Asian).

Pedofilia eta pederastia

Biak dira arazo psikologikoak, non erakarpena sentitzen duten haur eta nagusi baten arteko harremanetan.
Bortxatzailea 16 urtetik gorakoa izan behar da eta bortxatua baino 5 urte gehiago izan.
Ekintzak biluzik ikusi hutsetik bortxaketatara heldu daitezke.
Bortxatzaile askok ez dute sufritzen ekintza hauek burutzean, ez dutelako gaizki ikusten

Haurren pornografia

Haurrarekin egindako ikus- entzunezko eta idatzizko ekintza guztiak dira.
Pornografia mota bi desberdintzen dira:
Biguna: haurraren irudi biluziak soilik agertzen dira.
Gogorra: haurra ekintza sexualak burutzean agertzen da beste haur edo nagusi batzuekin.
Gaur egun errazagoa da ekintza hauek burutze teknologia berriak direla eta. Gainera honek harrapaketa murrizten du, nork bere etxean burutu dezakeelako.(lehen argazkiak errebelatu)


Arrazoiak

Mundu mailan toki guztietan eman (3.munduangutxiago, bertako haurrak
Hona datozelako). Talde esplotatzaileak 3.Munduan mugitzen dira lan egiteko.
Arrazoia kontrol eza.
Sexualitateari buruzko hezkuntza eza, familien ardura eza, haurraren legedia segurtasun eskasia, gerrate eta arazoak haurrak barneratuz eta esplotazioari buruzko informazio eza

Non eta nortzuk egiten dute

Nortzuk:
• Familia hurbila, urruna
•Eskolako nagusiak
• Ezezagunak
•Ezagun nagusiak familiatik kanpo

Tokia:
•Bortxatzailearen arabera desberdina: (etxea eskola, pisu ezezagun bat…)

Nola hauteman bortxaketa

Haurrari nabaritu:

•Oinez egiteko eta jesartzeko arazoak ditu.
•Barruko arropa urratuta, zikinduta edota odoleztatuta ditu.
•Genitaletako azkura, handitasuna edo mina du.
•Komunera joatean mina du.
•Sexu harreman bidezko gaixotasun bat du.
•Beltzuneak edota orbanak ditu, garapen desberdinean.
•Txarto elikatuta dago

Haurrak esan:

• Bere gurasoak edo beste pertsona batzuk jotzen dutela.
•Beste haur batzuek negar egiten dutenean beldurtzen da.
•Bere buru mintzen saiatzen da.
•Sekretu bat duela esaten du baina, ezin duela esan.
•Sexuari buruzko jakinduria goiztiarra erakusten du.
*hau ez da beti arazo honetarako bakarrik.

Ekiditzeko moduak


•Familiei beharrezko informazioa eman, haurraren hezkuntzari buruz.
•Haurrarekiko jarrera egokiak izan.
•Familiarekin konfidantzazko harreman bat sortu.
•Familiei haien haurrekin hareman egokiak izaten lagundu.
•Gurasoak haurren egoerei buruz jakinean izan.
•Batzarrak izan guraso eta hezitzaileekin batera, haurraren arazoak zeintzuk diren ikusteko.

Ondorioak

Ondorioak ugari eta desberdinak izan daitezke:
Haurtzaro, gaztaroan:
•Eskola porrota
•Jarrera aldaketak negatiboak
•Sexuarekiko erantzun ezkorrak edo garai aurretikoak
•Erru sentimenduak sortu, bere errua dela guztia pentsatuz.
•Norbere irudiaren ezetza
•Elikagaiekiko arazoak; bulimia, anorexia.

Helduaroan:
•Depresio ugari
•Harreman arazoak
•Bere buruaz beste egiteko grina
•Transmisio sexualeko arazoak
•Abortuak, haurdunaldi ahi ezagatik

Redes nacionales e internacionales contra la explotacion sexual

Renacer” erakundeak, gobernu desberdinetako elkarlana bultzatu du lan egiteko unean. Gobernu hauek informazio trukatzen dute, baita burututako ekintzak, modu horretan guztiek dutelarik informazio guztia.

Haurren explotazio sexualaren aurkako ekintzak bakarlanean burututa daude gehienak erakunde bakoitzak bere egiten du; eta hauek bultzatu nahi dutena elkarlan komuna da; erakunde eta gobernu guztiek ekintzak batera burutzea modu horretan eraginkorragoak izango direlako.

Datu batzuk

•Prostituzio sareak 100 mila haur baino gehiago ditu.
•Urtean miloi bat haur sartu mundu honetan.
•Espainian 5.000 haur baino gehiago prostituzioan.
•Hauetatik %22 a 18 urte baino gazteagotik sartu mundu honetan.
•2000. urtean 50.000 haur hil ziren transmizio sexualeko gaixotasunekin

Haurrentratu txarrak eskolan eta familian

Zer dira umeekiko tratu txarrak?

“Indibiduoen, erakundeen edo gizartearen jarduerak edo ahazteak direla, edozein ekintza eta edo jarduera nahiz gabezia horien ondorioz sortutako egoera guztiak, betiere umearen askatasuna edo bere eskubideak mugatzen badituzte edota bere garapen ezin hobea zailtzen bada.” (Haurreriaren Nazioarteko Zentroa, Paris, 1980)

Familiaren tratu txarrak

- “Umeekiko tratu txarrak” zehatz-mehatz definitzeko, “babesgabetasun” modura definitzen da.
- Amak, aitak edo legezko ordezkariek …
babes-eginkizunak gauzatzeko ezintasuna
babes-eskubideak ez betetzea
adin txikikoak behar bezala ez tratatzea, bai ekintzengatik, bai ahazteengatik
Gurasoen edo haurra zaintzeaz arduratzen diren pertsonen ekintzen ondorioz haurraren osasun fisikoa eta segurtasuna edo ongizate psikologikoa arriskuan denean esan ohi da tratu txarrak edo gehiegikeriak gertatzen direla. Tratu txarrak ekintzaz edo omisioz eta zabarkeriaz gerta daitezke. Lau tratu txar mota daude.
Tratu txar fisikoa pertsona heldu batek nahita eragindako kolpe, iletik tira egite, ostiko, ziztada... eta antzekoen ondorioz sortzen diren lesioak dira. Zigor desegoki edo larregikoek eragindako kalteak ere izaten dira. Zaila da bereiztea non bukatzen den "zentzuzko" zigor fisikoen bidezko diziplina eta non hasten den gehiegikeria. Zigor fisikoa erabiltzen duenak azken baliabide gisa erabiltzen duela argudiatu ohi du, hain azkarrak ez diren beste bide zuzentzaile batzuk (eta gurasoei ahalegin handiagoa eskatzen dietenak), adibidez azalpenak eta zigor edo mehatxu txikiagoak, eraginkor izan ez direnean. Ez dio haurrari minik egin nahi, jokaera desegoki bat zuzentzea du helburu.
Baina, "garaiz emandako ipurdiko txikia" salbu (guraso askok beharrezko jotzen dute hori, horren inguruan oraindik eztabaida badago ere), eta hori ere haurrak beste inolako bideri erantzuten ez dionean; baina bestela, zigor fisikoa haurraren duintasun eta autoestimaren aurkako eraso larria da eta kalte emozional larriak eragin diezazkioke. Zigor fisiko larriak sarri jasaten dituzten haurrek indarkeriazko jokaerak errepikatzeko joera izan ohi dute, euren helburuak lortzeko edo itxuraz arrazoirik gabe.
Hauexek izan ohi dira tratu txar fisikoen arrastoak: erredurak, haustura edo ubelduak, azalpen sinesgarririk gabe kolpetik agertzen direnak; haurrak pertsona helduak hurbiltzen zaizkionean beldurtuta agertzea; gurasoek haurrari buruz mespretxuz hitz egitea edo familiak haurra diziplina fisiko zorrotzegiaz tratatzea


Eskolako tratu txarrak; bulling

Bullyingaz hitz egiterakoan zeren gainean dihardugu eta itxuraz zergatikorik gabe ikastetxera joateari uko egiten dion nerabeaz berba egiten dugu. Gaixotasun planta guztiak egingo ditu gurasoen aurrean eskolaratze eza zuritzeko, edozer bullyaren biktima dela edo lagun talde batek gorriak pasarazten dizkiola aitortu baino lehen.
Gelan nagusi den harroputz taldeak leporatu dion jokabidea bizkarrean hartuta bizi den nerabearen egoera dugu, isekak, lotsa eta barregarri geratzea jasan behar dituela ikaskideen aurrean egoera modu tazituan onartzen dute eta.
Hizpide ditugu ikaskide talde baten txantaje ekonomikoak jasaten dituzten nerabeak, horrela jokatzera behartuta daude-eta kalte handiagorik hartu nahi ezean.
Bullyingaz ere mintzo gara halako egoera batean batzuek modu tazituan elkar hartzen badute lagun bat osotoro eta modu larrian bakandu eta isolatzeko. Beste horrenbestekotzat jotzen ditugu
honelako jokamoldeak: etengabe iraintzea, behin eta berriro indar fisikoa erabiltzea, lan behartuak, ikaskide batek edo batzuek beste ikaskide bat nabarmen gaitzestea, honek bere baliabideekin defendatzerik ez duela.
Ezin zehaztukoa da zenbat ikaslek eta irakaslek jasaten duten gaur egun jazarpena gure
ikastetxeetan. Egia esan, hedabideek ikastetxeetan izandako indarkeriaren albiste ematen dutenean, badirudi ezen gure gizartean eta eskolan jazarpena egunetik egunera handituz doan zirrara dagoela, halere, eskolan gauzaturiko ikerketa sakonagoen datuei estu bagagozkie, bestelako emaitzak izango ditugu. Hedabideetan gaiaren tratamenduak bere onetik ateratzen du problema, nahiz eta eskola indarkeriaren gaineko datuak egia izan ñabarduretan, ez baitira zuzenak orokortzerakoan.
Espainiar ikerketetan lorturiko emaitzak batez bestekoaren ingurukoak dira eta sartaldeko beste herri batzuetakoenen beherakoak. Ikasleen %30-40k adierazi du ezen noiz edo noiz -"batzuetan","inoiz edo behin"- jazarpen egoeretan nahastuta egon dela, nahiz erasotzaile moduan, nahiz biktima
modura.

Tratu txar mota ezberdinak

• Tratu txar fisikoa:haurraren kalte fisikorako egiten den edozein ekintza da.
• Tratu txar axolagabea: Beharrezkoak diren premia fisikoak asetzen ez direnean
• Tratu txar emozionala: berbaz kalte egitea, haurrari beste pertsonekin harreman normalak izaten ez uzte.

Ondorioak

Biktimarentzakoak

Ondoriorik kaltegarrienak biktimarentzat izaten dira, helmuga izan baititzake porrota, eskola zailtasunak, larridura maila handi eta etengabeak, aurretiazko larridura batez ere, asebeterik ez egotea, eskolara joateari fobia izatea, arrisku fisikoak eta, azken batean, pertsonaren garapen zuzen eta osokoarentzako nortasun segurutasunik eta osasunik gabea osatzea. Olweusek (1993) dioenez, biktimak bere baliabidez eraso egoeratik irteteko izaten dituen zailtasunak normalean harengan ondorio negatibo nabarmenak sortuko dituzte, hala nola auto-estimazioa murriztea, depresio koadroak eta, horien ondorenean, eskolan integratu ezina. Ildo horretatik, biktima bihurtze hori luzatzen denean, sintoma klinikoak ager daitezke, neurosi, histeria eta depresio koadroetara bilduak.
Bestalde, horrek eragin kaltegarria izan dezake gizarte nortasunaren garapenean. Azkenik, oso irudi negatiboa izan ohi dute beren buruaz ikaste eta jokabide gaitasunari zein piura fisikoari dagokienez. Inoiz edo behin suizidatzen saiatzera daroaten eraso erreakzioak ere izan daitezke.

Erasotzailearentzakoa

Erasotzaileak ere ondorio eznahikoak jasan ditzake, helburuak lortzen ikas baitezake eta, ondorioz, delitu jokabidearen atarian egon. Erasotzailearen jokabideak jazarpen ekintza indarrezkoa gauza on eta gurako moduan indartzen du eta, bestalde, taldean estatusa lortzeko metodotzat, besteen onarpen sozialaren era bihurtzen da.
Gizarte loturak horrela ezartzen direla ikasten badute, ekintzok hedatuko dituzte beste integrazio talde batzuetara, horietan ere gogaikarri izango direla. Bikotea eratzen dutenean ere, bestea menperatu eta zapaltzeko modu hori etxeko elkarbizitzara eroan dezakete, emakumeek sarritan jasaten dituzten jazoera ezbeharreko horietan jazo legez.

Ikusleentzakoa

Ikusleek ez diraute kalterik gabe gertaerok direla eta, horrelakoetan ikasten dute-eta zelan jokatu egoera zuzengabeetan, jarrera indibidualistak eta berekoiak indartu ez ezik, eta, are arriskutsuago, jokabide erasokorrari garrantzizko eta errespetagarri irizteko erakustoki ere bihurtzen direla.
Horrelakoentzako ondoriotzat aipatzen da besteenganako sufrimenduaz sorgor bihurtuz joatea jazarpen egoerak behin eta berriro ikusi ahala galarazteko ezer egiteko gauza ez direla. Bestalde aipatzen denez, ikusleari erasotzailearen jazarpena jasotzeko larridura murrizten da

Zer egin tratu txarren aurrean
Haurren tratu txar kasuak ez dira argitara ateratzen edo salatzen, haurrak tratu txarrak jasaten dituela adierazten duten zeinuak identifikatzen ez dakigulako, edo arazoa begien bistakoa denean, saihestu egin nahi ditugulako edo arazoa publiko egitea haurrarentzat kaltegarri izango den beldur garelako. Edo ustez tratu txarrak eragin dituen pertsona hurbilekoa edo ezaguna delako. Lakra sozial horren aurrean "ezikusi" egiteko badira, beraz, justifikazioak eta horregatik gertatzen da hain sarri.
Guztioi eragiten digun arazoa da: gizarte osoak bilatu behar ditu konponbideak, baina... norbaitek mutiko edo neskatila bat tratu txarrak jasaten ari den susmoa duenean, erantzukizun etikoz jokatu behar du eta ahalik eta zuhurtziarik handienez. Lehenengo gauza auzia Gizarte Zerbitzuen esku jartzea izango da, horiek erabakiko baitute egoerari nondik heldu, lege, psikologia, familia eta eskolaren ikuspuntutik eta adin txikikoen arretan espezializaturiko erakundeen laguntzaz. Erakunde publikoek azkar jokatzen ez badute, ez dugu zuzenean geuk jokatu behar, haurraren edo familiaren aurrean. Eta are gutxiago gertaera hauek auzoko esamesa eta morboa eragiteko erabili. Kasu hauetan diskrezioa eta zentzua betebehar morala dira eta lagundu egiten dute egoerak konpontzen.
Gogoan izan ditzagun ustez tratu txarrak ematen dituztenen irudia eta ohorea ere. Kontu handiegiz jokatzea kaltegarri izan liteke. Gizarte zerbitzuek gure eskaerari erantzuten ez badiote, berriro jo dezakegu dagokion erakundera (normalean Udaleko Gizarte Zerbitzuetara). Eta artean ere erantzunik ez balego, behartuta gaude agintarien aurrean gertaerak salatzera, batez ere haurrak jasaten duen indarkeria agerikoa eta errepikakorra bada. Haurren arretarako zerbitzu publikoei dagokie haurren tratu txar kasuei erantzutea, baina guztion erantzukizuna da haurren eskubideak errespeta daitezen gizarte-baldintzak bultzatzeaz.

Elkarteak FAPMI

FAPMI umeen tratu txarren kontrako 10 elkartek osatzen dute.Elkartea 1990ean sortu zuten.
Hiru elkarteek Madrilen sortu zuten elkarteen izenak:
(ACIM)
(APIMM)
(AVAIM)

Adopzioa


Definizioa:

Legala: • Egoera larrian dagoen umeak familia egonkor eta finko batean hartzeari deritso. • Haurrari garapen egokia, janaria eta beharrezkoak ematea.

Ilegala: • Umearen eskubideen kontra, umea salduz, umea beste ama bateri ematea…. Honek umeen eskubideen aurkako salaketa, isun eta kartzelagaz zigortzen da gaur egun Historia: • Adopzioaren aztarnak oso aspaldikoak dira. • Kaldea, Egipto eta Indiako legerietan aurki dezakegu • Napoleonen kodean oinarritutako legeria modernoek oso bestelakoa betez. Nola adoptatu:
a) Adoptatzaileak 30 urte baino gehiago eduki eta adoptatua denak baino 16 gehiago.
b) Ondorengo egoeratan ezin da umerik adoptatu: -erlijiosoa dela medio, ezkontzea debekatua duten pertsonek (mojek, apaizek, etab.). -tutoreak bere tutoretzan duen pertsona -ezkontide baten adostasunik
c) Adoptatzaileak bere eskubide zibilen jabetza eta usaera osoa izan behar du. Gurasoen baimena behar du adoptatua izateko eta 14 urte baino gehiagoizan behar ditu. Adopzioa bi eratakoa izan daiteke: - Osokoa: adoptatuak odoleko umeen antzeko - Eskubide berberak dituenean:bakuna, adoptatuak odoleko umeek baino maila apalagoko eskubideak dituenean. Adopzioa errebokaezina bada ere, bere iraungipena eska dezakete ondoko pertsonek legeak ezartzen dituen egoeratan: adoptatuak berak, amaordeak edo aitaordeak edota ministerio fiskalak.

ONDORIOAK • Era ilegalean adoptatutakoak legediarekiko arazoak. • Ilegalean eginda umearen identitate arriskua. • Umearen edo haurraren ama umea bereskuratu nahi izatea • Umea adoptatua dela jakitean duen erantzun txarra.

Haurren trafikoa



Haurtzaroa eta gaztaroa gizaki baten garapenaren garai garrantzitsuenak dira. Etapa honetan beharrezkoa da ume edo gazte batentzat gurasoekiko atxikimendua. Gurasoek edo tutoreei afektibitatea, hezkuntza eta ongizate materialak eman behar dizkie haurrei.
Leku askotan haurrei haurtzaro zoriontsu bat izateko ahalmena ukatzen diete. Mundu osoan zehar existitzen da umeen trafiko. Europa barruan trafikoaren biktima nagusiak neskak dira eta foku garrantzitsuenak, lehen Sobietar Batasuna zena, Albania, Errumania eta Bulgaria dira. Europatik kanpo emakumeak dira ere biktima garrantzitsuenak baina mutilekin ere trafikatzen da. Gune garrantzitsuenak, India, Nepal, Bangladesh dira.
Trafikoan haritzen diren organizazio ilegal asko existitzen dira. Hauek ramifikatu dira eta beste munduko organizazio ilegal askorekin kontaktuan jarriz sare bat osatu dute.
Haurren trafikoa irabazpide nagusi bat da, 1,2 milioi ume trafikoaren menpe daude munduan. Beninen adibidez 25 eurorekin ume bat eros daiteke.
Haur askok sexualki esplotatuak bizi dira, gehienak neskak dira eskaria dagoen bitartean eskaintza ere egongo da.
Iparraldeko familia askok ume bat izateko nahian, adopzio ilegalera jotzen dute. Baina ez dira konturatzen horrek umeen trafikoa bultzatzen duela.
Lan behartua haur askoren eguneroko bizitza da, meatokietan,harrobietan eta fabriketan lan egiten dute. Ordu pila bat lan egiten dute deskantsurik gabe eta gehienak ez dute soldatarik jasotzen. Hau hauei ikasteko eskubidea ukatzen diete eta gogoratu behar dugu haur baten gorputza garatu gabe dagoela eta ez dagoela osatuta lanerako.
Ume askok kalean bizi dira, medikuntza sare askok haur asko bahitzen dituzte beraien organoak saltzeko. OMB- k informatzen digun moduan, egunero kaleko ume asko desagertzen dira.
Espainiar legea haurren eskea debekatzen du, baina bertan ume askok haritzen dira, kotxeak garbitzen, arrosak eta klinexak saltzen …
Haur hauen familia askok sal erosketan baimentzen dituzte, alde batetik, uste dutelako horrela bere semeak etorkizun hobeago bat izango dutela, eta bestaldetik, diruaren beharra dutelako.
Horrelako egoera gehienak herrialde azpigaratuetan gertatzen da, baliabide eskasiagatik eta askotan ere bai kulturagatik. Gehienetan halako egoerak herrialde garatuak edo dirua dutenak eragoten dituzte, dirua ematen dielako familiei umearen zerbitzuen truke. Adibidez oso famatuak dira NIKE zapatilak egiten dituzten fabrikak, uste dut denok dakigula gaur egun NIKE –ren produktuak adin txikikoak egiten dituztela baina denok jarraitzen dugu erosten NIKE- ren produktua. Gelditu behar gara pentsatzera nor den erruduna? Gure ustez hobeto izango zen irtenbide bat bilatzea. Irtenbidea bi izan daitezke: legedia berriztatu behar da eta zainketa nagusitu behar da, eta bestaldetik, hezkuntza izango zen irtenbide nagusiena.