2009-12-03

Haurren trafikoa



Haurtzaroa eta gaztaroa gizaki baten garapenaren garai garrantzitsuenak dira. Etapa honetan beharrezkoa da ume edo gazte batentzat gurasoekiko atxikimendua. Gurasoek edo tutoreei afektibitatea, hezkuntza eta ongizate materialak eman behar dizkie haurrei.
Leku askotan haurrei haurtzaro zoriontsu bat izateko ahalmena ukatzen diete. Mundu osoan zehar existitzen da umeen trafiko. Europa barruan trafikoaren biktima nagusiak neskak dira eta foku garrantzitsuenak, lehen Sobietar Batasuna zena, Albania, Errumania eta Bulgaria dira. Europatik kanpo emakumeak dira ere biktima garrantzitsuenak baina mutilekin ere trafikatzen da. Gune garrantzitsuenak, India, Nepal, Bangladesh dira.
Trafikoan haritzen diren organizazio ilegal asko existitzen dira. Hauek ramifikatu dira eta beste munduko organizazio ilegal askorekin kontaktuan jarriz sare bat osatu dute.
Haurren trafikoa irabazpide nagusi bat da, 1,2 milioi ume trafikoaren menpe daude munduan. Beninen adibidez 25 eurorekin ume bat eros daiteke.
Haur askok sexualki esplotatuak bizi dira, gehienak neskak dira eskaria dagoen bitartean eskaintza ere egongo da.
Iparraldeko familia askok ume bat izateko nahian, adopzio ilegalera jotzen dute. Baina ez dira konturatzen horrek umeen trafikoa bultzatzen duela.
Lan behartua haur askoren eguneroko bizitza da, meatokietan,harrobietan eta fabriketan lan egiten dute. Ordu pila bat lan egiten dute deskantsurik gabe eta gehienak ez dute soldatarik jasotzen. Hau hauei ikasteko eskubidea ukatzen diete eta gogoratu behar dugu haur baten gorputza garatu gabe dagoela eta ez dagoela osatuta lanerako.
Ume askok kalean bizi dira, medikuntza sare askok haur asko bahitzen dituzte beraien organoak saltzeko. OMB- k informatzen digun moduan, egunero kaleko ume asko desagertzen dira.
Espainiar legea haurren eskea debekatzen du, baina bertan ume askok haritzen dira, kotxeak garbitzen, arrosak eta klinexak saltzen …
Haur hauen familia askok sal erosketan baimentzen dituzte, alde batetik, uste dutelako horrela bere semeak etorkizun hobeago bat izango dutela, eta bestaldetik, diruaren beharra dutelako.
Horrelako egoera gehienak herrialde azpigaratuetan gertatzen da, baliabide eskasiagatik eta askotan ere bai kulturagatik. Gehienetan halako egoerak herrialde garatuak edo dirua dutenak eragoten dituzte, dirua ematen dielako familiei umearen zerbitzuen truke. Adibidez oso famatuak dira NIKE zapatilak egiten dituzten fabrikak, uste dut denok dakigula gaur egun NIKE –ren produktuak adin txikikoak egiten dituztela baina denok jarraitzen dugu erosten NIKE- ren produktua. Gelditu behar gara pentsatzera nor den erruduna? Gure ustez hobeto izango zen irtenbide bat bilatzea. Irtenbidea bi izan daitezke: legedia berriztatu behar da eta zainketa nagusitu behar da, eta bestaldetik, hezkuntza izango zen irtenbide nagusiena.




No hay comentarios:

Publicar un comentario