Zer dira umeekiko tratu txarrak?
“Indibiduoen, erakundeen edo gizartearen jarduerak edo ahazteak direla, edozein ekintza eta edo jarduera nahiz gabezia horien ondorioz sortutako egoera guztiak, betiere umearen askatasuna edo bere eskubideak mugatzen badituzte edota bere garapen ezin hobea zailtzen bada.” (Haurreriaren Nazioarteko Zentroa, Paris, 1980)
Familiaren tratu txarrak
- “Umeekiko tratu txarrak” zehatz-mehatz definitzeko, “babesgabetasun” modura definitzen da.
- Amak, aitak edo legezko ordezkariek …
babes-eginkizunak gauzatzeko ezintasuna
babes-eskubideak ez betetzea
adin txikikoak behar bezala ez tratatzea, bai ekintzengatik, bai ahazteengatik
Gurasoen edo haurra zaintzeaz arduratzen diren pertsonen ekintzen ondorioz haurraren osasun fisikoa eta segurtasuna edo ongizate psikologikoa arriskuan denean esan ohi da tratu txarrak edo gehiegikeriak gertatzen direla. Tratu txarrak ekintzaz edo omisioz eta zabarkeriaz gerta daitezke. Lau tratu txar mota daude.
Tratu txar fisikoa pertsona heldu batek nahita eragindako kolpe, iletik tira egite, ostiko, ziztada... eta antzekoen ondorioz sortzen diren lesioak dira. Zigor desegoki edo larregikoek eragindako kalteak ere izaten dira. Zaila da bereiztea non bukatzen den "zentzuzko" zigor fisikoen bidezko diziplina eta non hasten den gehiegikeria. Zigor fisikoa erabiltzen duenak azken baliabide gisa erabiltzen duela argudiatu ohi du, hain azkarrak ez diren beste bide zuzentzaile batzuk (eta gurasoei ahalegin handiagoa eskatzen dietenak), adibidez azalpenak eta zigor edo mehatxu txikiagoak, eraginkor izan ez direnean. Ez dio haurrari minik egin nahi, jokaera desegoki bat zuzentzea du helburu.
Baina, "garaiz emandako ipurdiko txikia" salbu (guraso askok beharrezko jotzen dute hori, horren inguruan oraindik eztabaida badago ere), eta hori ere haurrak beste inolako bideri erantzuten ez dionean; baina bestela, zigor fisikoa haurraren duintasun eta autoestimaren aurkako eraso larria da eta kalte emozional larriak eragin diezazkioke. Zigor fisiko larriak sarri jasaten dituzten haurrek indarkeriazko jokaerak errepikatzeko joera izan ohi dute, euren helburuak lortzeko edo itxuraz arrazoirik gabe.
Hauexek izan ohi dira tratu txar fisikoen arrastoak: erredurak, haustura edo ubelduak, azalpen sinesgarririk gabe kolpetik agertzen direnak; haurrak pertsona helduak hurbiltzen zaizkionean beldurtuta agertzea; gurasoek haurrari buruz mespretxuz hitz egitea edo familiak haurra diziplina fisiko zorrotzegiaz tratatzea
Eskolako tratu txarrak; bulling
Bullyingaz hitz egiterakoan zeren gainean dihardugu eta itxuraz zergatikorik gabe ikastetxera joateari uko egiten dion nerabeaz berba egiten dugu. Gaixotasun planta guztiak egingo ditu gurasoen aurrean eskolaratze eza zuritzeko, edozer bullyaren biktima dela edo lagun talde batek gorriak pasarazten dizkiola aitortu baino lehen.
Gelan nagusi den harroputz taldeak leporatu dion jokabidea bizkarrean hartuta bizi den nerabearen egoera dugu, isekak, lotsa eta barregarri geratzea jasan behar dituela ikaskideen aurrean egoera modu tazituan onartzen dute eta.
Hizpide ditugu ikaskide talde baten txantaje ekonomikoak jasaten dituzten nerabeak, horrela jokatzera behartuta daude-eta kalte handiagorik hartu nahi ezean.
Bullyingaz ere mintzo gara halako egoera batean batzuek modu tazituan elkar hartzen badute lagun bat osotoro eta modu larrian bakandu eta isolatzeko. Beste horrenbestekotzat jotzen ditugu
honelako jokamoldeak: etengabe iraintzea, behin eta berriro indar fisikoa erabiltzea, lan behartuak, ikaskide batek edo batzuek beste ikaskide bat nabarmen gaitzestea, honek bere baliabideekin defendatzerik ez duela.
Ezin zehaztukoa da zenbat ikaslek eta irakaslek jasaten duten gaur egun jazarpena gure
ikastetxeetan. Egia esan, hedabideek ikastetxeetan izandako indarkeriaren albiste ematen dutenean, badirudi ezen gure gizartean eta eskolan jazarpena egunetik egunera handituz doan zirrara dagoela, halere, eskolan gauzaturiko ikerketa sakonagoen datuei estu bagagozkie, bestelako emaitzak izango ditugu. Hedabideetan gaiaren tratamenduak bere onetik ateratzen du problema, nahiz eta eskola indarkeriaren gaineko datuak egia izan ñabarduretan, ez baitira zuzenak orokortzerakoan.
Espainiar ikerketetan lorturiko emaitzak batez bestekoaren ingurukoak dira eta sartaldeko beste herri batzuetakoenen beherakoak. Ikasleen %30-40k adierazi du ezen noiz edo noiz -"batzuetan","inoiz edo behin"- jazarpen egoeretan nahastuta egon dela, nahiz erasotzaile moduan, nahiz biktima
modura.
Tratu txar mota ezberdinak
• Tratu txar fisikoa:haurraren kalte fisikorako egiten den edozein ekintza da.
• Tratu txar axolagabea: Beharrezkoak diren premia fisikoak asetzen ez direnean
• Tratu txar emozionala: berbaz kalte egitea, haurrari beste pertsonekin harreman normalak izaten ez uzte.
Ondorioak
Biktimarentzakoak
Ondoriorik kaltegarrienak biktimarentzat izaten dira, helmuga izan baititzake porrota, eskola zailtasunak, larridura maila handi eta etengabeak, aurretiazko larridura batez ere, asebeterik ez egotea, eskolara joateari fobia izatea, arrisku fisikoak eta, azken batean, pertsonaren garapen zuzen eta osokoarentzako nortasun segurutasunik eta osasunik gabea osatzea. Olweusek (1993) dioenez, biktimak bere baliabidez eraso egoeratik irteteko izaten dituen zailtasunak normalean harengan ondorio negatibo nabarmenak sortuko dituzte, hala nola auto-estimazioa murriztea, depresio koadroak eta, horien ondorenean, eskolan integratu ezina. Ildo horretatik, biktima bihurtze hori luzatzen denean, sintoma klinikoak ager daitezke, neurosi, histeria eta depresio koadroetara bilduak.
Bestalde, horrek eragin kaltegarria izan dezake gizarte nortasunaren garapenean. Azkenik, oso irudi negatiboa izan ohi dute beren buruaz ikaste eta jokabide gaitasunari zein piura fisikoari dagokienez. Inoiz edo behin suizidatzen saiatzera daroaten eraso erreakzioak ere izan daitezke.
Erasotzailearentzakoa
Erasotzaileak ere ondorio eznahikoak jasan ditzake, helburuak lortzen ikas baitezake eta, ondorioz, delitu jokabidearen atarian egon. Erasotzailearen jokabideak jazarpen ekintza indarrezkoa gauza on eta gurako moduan indartzen du eta, bestalde, taldean estatusa lortzeko metodotzat, besteen onarpen sozialaren era bihurtzen da.
Gizarte loturak horrela ezartzen direla ikasten badute, ekintzok hedatuko dituzte beste integrazio talde batzuetara, horietan ere gogaikarri izango direla. Bikotea eratzen dutenean ere, bestea menperatu eta zapaltzeko modu hori etxeko elkarbizitzara eroan dezakete, emakumeek sarritan jasaten dituzten jazoera ezbeharreko horietan jazo legez.
Ikusleentzakoa
Ikusleek ez diraute kalterik gabe gertaerok direla eta, horrelakoetan ikasten dute-eta zelan jokatu egoera zuzengabeetan, jarrera indibidualistak eta berekoiak indartu ez ezik, eta, are arriskutsuago, jokabide erasokorrari garrantzizko eta errespetagarri irizteko erakustoki ere bihurtzen direla.
Horrelakoentzako ondoriotzat aipatzen da besteenganako sufrimenduaz sorgor bihurtuz joatea jazarpen egoerak behin eta berriro ikusi ahala galarazteko ezer egiteko gauza ez direla. Bestalde aipatzen denez, ikusleari erasotzailearen jazarpena jasotzeko larridura murrizten da
Zer egin tratu txarren aurrean
Haurren tratu txar kasuak ez dira argitara ateratzen edo salatzen, haurrak tratu txarrak jasaten dituela adierazten duten zeinuak identifikatzen ez dakigulako, edo arazoa begien bistakoa denean, saihestu egin nahi ditugulako edo arazoa publiko egitea haurrarentzat kaltegarri izango den beldur garelako. Edo ustez tratu txarrak eragin dituen pertsona hurbilekoa edo ezaguna delako. Lakra sozial horren aurrean "ezikusi" egiteko badira, beraz, justifikazioak eta horregatik gertatzen da hain sarri.
Guztioi eragiten digun arazoa da: gizarte osoak bilatu behar ditu konponbideak, baina... norbaitek mutiko edo neskatila bat tratu txarrak jasaten ari den susmoa duenean, erantzukizun etikoz jokatu behar du eta ahalik eta zuhurtziarik handienez. Lehenengo gauza auzia Gizarte Zerbitzuen esku jartzea izango da, horiek erabakiko baitute egoerari nondik heldu, lege, psikologia, familia eta eskolaren ikuspuntutik eta adin txikikoen arretan espezializaturiko erakundeen laguntzaz. Erakunde publikoek azkar jokatzen ez badute, ez dugu zuzenean geuk jokatu behar, haurraren edo familiaren aurrean. Eta are gutxiago gertaera hauek auzoko esamesa eta morboa eragiteko erabili. Kasu hauetan diskrezioa eta zentzua betebehar morala dira eta lagundu egiten dute egoerak konpontzen.
Gogoan izan ditzagun ustez tratu txarrak ematen dituztenen irudia eta ohorea ere. Kontu handiegiz jokatzea kaltegarri izan liteke. Gizarte zerbitzuek gure eskaerari erantzuten ez badiote, berriro jo dezakegu dagokion erakundera (normalean Udaleko Gizarte Zerbitzuetara). Eta artean ere erantzunik ez balego, behartuta gaude agintarien aurrean gertaerak salatzera, batez ere haurrak jasaten duen indarkeria agerikoa eta errepikakorra bada. Haurren arretarako zerbitzu publikoei dagokie haurren tratu txar kasuei erantzutea, baina guztion erantzukizuna da haurren eskubideak errespeta daitezen gizarte-baldintzak bultzatzeaz.
Elkarteak FAPMI
FAPMI umeen tratu txarren kontrako 10 elkartek osatzen dute.Elkartea 1990ean sortu zuten.
Hiru elkarteek Madrilen sortu zuten elkarteen izenak:
(ACIM)
(APIMM)
(AVAIM)
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)

No hay comentarios:
Publicar un comentario